Piccolo Clemente da munduko longboard txapeldun berria

Txinako Hainan uhartean izan da munduko longboard txapelketa eta olatu bikainak izan dira txapelketak iraun duen artean. Pasa den astean nesken txanda izan zen eta Kelia Moniz hawaiiarrak irabazi zuen titulu mundiala.
Aste bat geroago, mutilak izan dira longboard kategorian urteko txapelketa garrantzitsuena dena irabazteko lehian aritu direnak eta Piccolo Clemente Peruko surflariak munduko ASP longboard titulua irabazi du.
Bigarren postua, berriz, brasildar batek eskuratu zuen, Rodrigo Sphaier lehiakideak hain zuzen; beraz hegoamerikarrak nagusi izan dira aurtengo Munduko Longboard Txapelketan. Nahiko parekatuta ibili ziren bi lehiakideak finalean, bietako edonork irabaz zezakeen txapelketa, eta azken segundoraino aritu ziren lehia bizian, horrela gailendu zen perutarra azken minutuan.
«Piccologatik asko pozten naiz», esan zuen Rodrigok, «baina finala azken unean galdu izanak atsekabetzen nau».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
