Auzia eta euskara
Idatzian egin du aurrera euskararen presentziak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Administrazioan. Ezin uka. Aurrerapen teknologikoei esker, itzultzaile automatikoekin, dokumentuen %63 bi eletan egiten dituzte, eta hurrengo helburua da prozesu guztia bi eletan aurkeztu ahal izatea. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Justizia euskalduntzeko bidean hamaikagarren plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: Auzia Euskaraz izena jarri dio honi. Baina auzia da Justizia euskaratik urrun dagoela.
Justizia Administrazioko langileen %65ek euskararen eskakizun bat bera ere ez dute betetzen; ez dakite euskaraz. Eta gainerakoen artean mailak daude: alegia, ez direla guztiak euskaraz ondo moldatzen.
Programa informatikoek euskaratzen dituzte dokumentuak, baina herritarrek Justizia Administrazioarekin ahozko harremana nahi/behar dutenean euskaldun bat bilatzea nekezago egingo zaie. Itzultzaileak behar dituen Justiziak justizia izena merezi duen ere auzitan jar daiteke.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
