Sindromeak
Bigarren mailako zelaietan jokatzen ikusten du bere burua eroso EAJk. Bigarren mailako lehiaketan. Lehen mailakoak izu eszenikoa ematen dio. EAJren ideologian independentzia amets kimerikoa da. Hau da, neuk ere badut gure etxeko egongelako horman Everest mendia agertzen den argazki ederra. Everest dut amets, baina badakit ez naizela inoiz hara -gora- igoko. Beste hainbeste gertatzen zaio EAJri: independentziaren ametsetan bertigoa eta gonbito larria sartzen zaio bat-batean. Altuerako sindromea bizi du. Mendi maldan gustura, tontorrik egingo ez duela onartuta. EAJk gobernatzen dituen erakundeak, gainera, lokalak dira, ez dute estatu entitaterik adierazten. Ezti mamitan sentitzen da itxurakeriak egiten, gobernatzen dituen erakundeek eragin probintzianoa baino ez dutela jakinda. Nahikoa du botere politiko-ekonomiko-kultural kafeinagabea kudeatzearekin, Peter Panen sindromeak jota dabil EAJ, bizitzarekiko (politikarekiko) jarrera lumatu bako txori kumearenaren antzera, nagusi (independente) izateak sekulako kaltea eragingo diolakoan. (...). Eta inoren menpe izateak segurtasuna ematen die. Nahiago du arrainontzian bizi, itsaso zabalean baino. Babestuta sentitzen da, Estokolmoko sindromea bizi du, jakin barik, edo jakinda, inoren legeen kudeatzaile-jopu baino ez dela. Bere bidea egiten jarraitzen du, bidea bera egitea duela helmuga. Eta bide horretan bidaide aukeratuak (PP-PSE) lehen mailan jokatzea galarazi eta oztopatu egiten dioten berak dira. Baina zer ardura dio horrek: lehen maila, Everest tontorra, amets huts baino ez da. Bestelako bidelagunik izateak Espainiaren gaitzespena ekarriko lioke eta EAJkoak oso leialak dira babes maternala eskaintzen diotenekin. Katalunian, ostera, ERC aukeratu dute bidelagun CíUkoek, eta independentzia dute helburu. Eta ez autogobernu maila handiagoa, (...).

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
