Izarrak
Sorgin gurpila zer den erraz jakin dezakegu Euskal Herriari buruzko albistegietan. Infernuaren ez dakit zenbatgarren zirkuluan bizi garenon sufrikarioetako bat da itxaropena galdu ez izana (...) esperpentoak batzuetan gauzak argiago ikusarazten ditu. Twitterren batek jarri du ETA armetara itzultzeagatik Estatua lehen sei hilabeteak finantzatzeko prest legokeela.
Gogoratu dut irail bukaeran Herrira plataformako 18 lagunen kontrako operazioan idatzitakoa. Berritasun gutxi. Argudio erraz bat, higuingarria, erabili nuen, guardia zibilak manifestaziora deitzeko modua zela. Berritasun gutxi, baina azkenaldian badago atentzioa gero eta gehiago ematen duenik. Ertzaintza Guardia Zibila babesten. Parodia dirudi. Berehala, hirugarren segurtasun indarra beharko dute, mise en abyme betean.
Bestea, abokatuen kontra jotzea. Ez da lehen aldia, baina honek ere berehala parodiara joko du. Abokatuek abokatuak beharko dituztelako, atxilogarriak izan daitezkeenak noski. Zirkulu bat barrurago.
Ea noiz esan dezakegun Dantek bezala, Infernuko zirkuluetatik aterata, «e quindi uscimmo a riveder le stelle». Eta azkenean atera ginen izarrak berriz ikustera.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
