Finalerdietan izateko aurreneko bi txartelak banatuko dira Almandozen
Binakako Urrezko Aizkoran A multzoko hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da, eta horren ostean jakingo da finalerdietan zein bikote izango diren. Gainera, multzo honetan lehian dauden hiru bikoteek dute aurrera egiteko aukera.
Bihar, Almandozen jokatuko da, aurrez aipatu bezala A multzoko azken jardunaldia, 12.00etan hasita. Alde batetik, Felix Etxeberria eta Donato Larretxea arituko dira, eta bestetik, berriz, Juanjo Lopez eta Ruben Saralegi. Bi beteranoek orain arte jokatu duten saio bakarra irabazi egin zuten, Joxemari Olasagasti eta Julen Kañamares mendean hartuta.
Juanjo Lopezek eta Ruben Saralegik ere orain arte saio bakarra jokatu dute, eta haiek ere Olasagastiren eta Kañamares III.aren aurka neurtu ziren, baina galdu egin zuten.
Beraz, Almandozen gauza asko pasatu daitezke. Larretxeak eta Etxeberriak irabazten baldin badute, beraiena izango da multzoko lehen postua, eta Olasagastirentzat eta Kañamaresentzat bigarrena, eta bi horiek sailkatuko dira.
Lopezek eta Saralegik irabaziko balute, hiru bikoteak berdinduta geratuko lirateke, eta orduan bakoitzaren denborak batu, eta horren ostean erabakiko da sailkapena. Neurketa honek ikusmin handia piztu du, izan ere, aurrez aurre izango baitira Saralegi eta Etxeberria, eta hemendik hilabete pare baten buruan apustua jokatuko dute, nahiz eta orduan Etxeberriak Oihan Larretxea izango duen lagun, eta Ruben Saralegik, berriz, Daniel Vicente.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias
