Justizia zirkustantziala
Amaitzear da Euskal Herriko 36 gazteren kontrako epaiketa. Gazte mugimenduan aritzea delitu, hiru hilabete eta erdian Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera, joan-etorrian ibili dira. Bizitza erabat baldintzatua (...). 2005eko otsailetik apirilera, antzera ibili ziren Haika-Segi gazte mugimendukoak. Seina urteko kartzela zigorra bete zuten guztiek Espainiako kartzeletan; armarik gabe ere erakunde terroristako kide izan liratekeela argudiatu zuen Auzitegi Gorenak. 18/98 epaiketarekin bateratsu joan zen gazteena. Oraingoa Herrikoen auziko beste berrogei lagunenarekin bateratsu doa.
2005etik 2014ra, ordea, egoera politikoa irauli egin da. Eta politikak justiziarekin zerikusirik eduki behar ez balu ere, izan, badu. Horretara dator epaiketaren amaierarekin bat hainbat esparrutako lagunek bere egin duten alegatoa. Epaia bakearen aldeko urrats txiki bat izatea nahi lukete. Alegia, denak libre.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
