Euskaltzaindiak Nafarroako haurrak D ereduan matrikulatzera deitu ditu gurasoak
Matrikulak egiteko epea zabaldu den honetan, Euskaltzaindiak «bai iraskaskuntza publikoan, bai ikastola sarean» umeak D ereduan matrikulatzera animatu ditu Nafarroako gurasoak. Bere esanetan, «ikastetxe horiek aukera paregabea eskaintzen diote Nafarroako gizarteari eta gurasoei, nafar guztiona den hizkuntza eta kulturatik abiatuz, beren seme-alabak mundu zabalera begira hezteko». Euskara babestea, zabaltzea eta erabilera sustatzea bere zereginetan denez, eta «euskararen erakunde aholku emaile ofiziala» den aldetik, seme-alaben heziketarako D eredua aukeratzeko dei argia egin die gurasoei. Jada hautu hori egin dutenak zorionduta, «eskerrak eta babes osoa» eman dizkie urte luzez «emaitza bikainak lortuz lanean aritu eta ari diren irakasle eta gainerako langileei».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
