Berezko heriotza
Arkaitz Bellonek ziurrenik berezko heriotza izan duela dio bertsio ofizialak. Berezkoa da -ez Euskal Herrirako salbuespenezko justiziaren ondorio- Belloni hamahiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezartzea, ustez bi autobus eta kutxa automatiko bat erretzeagatik. Berezkoa da -ez erabaki politiko bat- Bellon espetxez espetxe ibilaraztea. Berezkoa da -ez senideak zigortzeko hartutako neurria- Bellon eta haren senideak elkarrengandik ehunka kilometrora egotera behartzea. Berezkoa da -ez sakabanaketaren ondorioa- senideek bisitara bidean istripua izatea. Berezkoa da -ez espetxeetako herraren eta inpunitatearen ondorioa- espetxean funtzionarioen jipoiak jasotzea. Berezkoa da -ez gertatutakoa ezkutatzeko asmoa- heriotzari buruzko argibiderik ez ematea (...)
Bai, Arkaitz Bellonek berezko heriotza izan du. Gure inguruko bulego ofizialetan diseinatutako eta isildutako politiken ondorioak bezain berezkoa.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
