IGORRE

Udalaren aurrekontuak bi partida berri ditu, Gizartea eta Memoria

Igorreko Udalak 2014ko aurrekontuak onartu ditu. Bilduk eta EAJk babestu dute Alkatetzaren proposamena eta Igorre Danontzat plataformak aurka bozkatu du. Auzo eta sektore bilera, Ogasun batzordearen lanketa eta osoko batzarraren ondotik adostu dute 4.429.117 euroko zifra. Bi partida berri gehitu dituzte, 18.000 euro gizarte ekintzetarako eta 21.000 memoria berreskuratzeko.