XABIER ALZELAI
PROBETAKO INGENIARIA
ANÁLISIS | AUSTRALIAKO SARI NAGUSIA

Lehen pausoak

Joan den urtearekin alderatuz, Australiako Sari Nagusiak erakutsi digu aurten lehia interesgarriagoak izango direla. Oro har gauza gehiago behatu behar dira lasterketan zehar, gauza gehiago gertatzen dira. Lasterketak fase berri desberdinetan banatu dira Australian, motor konfigurazio desberdinekin erlazionatutako ataletan.

Erregai-aurrezte egoeran gidatzen duten auto ugari ikusi ditugu, batez ere gidarien arteko lehiek eraginda. Auto bakoitzaren lasterketa bere aldetik eta osotasunean begiratuz, partaide batzuek erritmo egonkor bat mantentzea aukeratu zuten. Irakurketa: lasterketa distantzia azkarren betetzeko estrategia ahalik eta motore konfigurazio aldaketa gutxien egitea da. Fase azkar eta aurrezte-fase motelen arteko konbinazioa ez da osotasunean behar bezain azkarra, baina posizioak irabazteko balio du.

Izan ere, erritmo aldetik diferentziak nabarmenak izan dira. Bi estrategia mota aipatuko nituzke: batetik, lasterketa osoa erritmo egonkor baten bete dutenak eta, bestetik, lasterketan zehar fase azkarrak aurrezte-atalekin tartekatu dituztenak. Aipatutako lehen estrategia jarraitu duten autoak sailkapenaren beheko erdialdean daude: Toro Rosso, Sauber, Lotus, Marussia eta Caterham. Estrategia hori zerabilen beste bat Bottasen Williams autoa zen. Williamsen erritmoa erreala da, Australian ez dute erregai aurrezte-faserik erabili. Dena den, erritmo hori Mercedesek erakutsitako mailatik oso urrun dago. Rosbergek Mercedesen benetako maila erakusteko aukera aprobetxatu du, hasieran zirudiena baino nagusitasun handiagoa agertuta. Rosberg eta Ricciardoren arteko diferentzia itzuliko segundo bat baino gehiago zabaldu zen, eta RedBullen aurrezte-faseak (dena delako erregai emari-maila erabilita) Mercedesenak baino sakonagoak izan ziren. Horretaz gain, McLaren, Williams eta Ferrari itzuliko 2s inguruan ikusi genituen; diferentziak nabarmenak dira. McLarenek abiadura hobea zeraman gurpil ertainekin. Rosbergek azken geldialdiaren ondoren erritmoa dosifikatzeko erabakia hartu ez balu, itzuliko 1s azkarragoa izatea lortuko zukeen, 45s inguruko aldeaz eta erosotasun handiagoz irabazteko. Erraz.

Melbournen arautegi aldaketaren ondorio polit bat ikusi ahal izan da: pilotuek aurrezte-fasea eten eta abiadura aldaketa bat egitea erabakitzen dute beren posizioa arriskupean ikusten dutenean. Bottas bere aurretik zeudenengana gerturatzen zen heinean, hauek beraien abiadurak bizkortu zituzten. Williamsek beraiei aurrea hartu ondoren aurrezte-fasera itzuli ziren. Dena den, autoren bat edo beste, erritmo azkarreko fasean daudela, aurrezte-fasean doazen autoen artean harrapatuta ikusi ahal izan dugu. Hulkenberg-en geldialdiaren ondoren Alonsoren abiadurari begiratuz, harritzekoa da goizago aurreratu ez izana, erregai apur bat gehiagoren kostuan. Azkenengo 10 itzulietan Alonso bere erritmo arrunta baino 0.5s azkarragoa izan zen. Zergatik ez zuen Hulkenberg pistan aurreratu? Goizago posizioa irabazi izan balu, Buttonekin borrokatzeko egoeran izan ahalko zukeen. Nahiko datu adierazgarria da. Hemendik ondorioztatu daiteke: litekeena da Ferrari motorrek ehuneko ehuneko potentzian funtzionatzeko heldutasuna oraindik lortu ez izana. Datu oso esanguratsu bat: Australian ez da Mercedes motordun auto bakar bat pistan aurreratua izan.

Mercedesen abantaila joan den urtearen amaieran RedBullek zuena baino erosoagoa da une honetan. Badirudi RedBull ez dagoela testetan azaldu ziren bezain gaizki, eta Ricciardoren erregai-emaria gehiegi mugagabetu ez dela suposatuz eta bere buruari gezur handi bat esan ez diotela suposatuz, RedBull 2. posizio eroso batean izango litzateke, Mercedesengandik 1s-ra lasterketan. Horien bien atzetik egoera oso konpaktua da: 5 talde 0.5s barruan. Badirudi aurten emozioz betetako lasterketa ugari izango ditugula. Vettelen eta Alonsoren aurtengo misioa Mercedesen nagusitasuna berdintzea izango da. Beraien abantaila: aurten egoeraren argazkia aste batetik bestera ikaragarri alda daiteke, Renaultek testen ondoren frogatu bezala. Renault etxeak lan bikaina burutu du azkenengo 2 asteetan eta RedBull taldeari motor lehiakor bat emateko gai izan dira, gutxik espero bezala.

Aurten polemika goiz iritsi da, hasiera-hasieratik. Motor berrien inguruko gai batek eraginda, espero zitekeen moduan. Badirudi FIAk taldeen artean banatutako erregai-emari sentsoreek kalibrazio oso sentsiblea daramatela. Horren ondorioz, taldeek arazoak dituzte denboraldi-aurre hasieratik erregai-emariaren balio errealak irakurtzeko. Badirudi joan den asteburuan RedBullek bere aldetik erabakia hartu zuela FIAren kalibrazioaren ordez beraien kalibrazio propio bat erabiltzeko, berez arautegian onartuta ez dagoen zerbait. Edozein kasutan, FIAk lehen baino lehen soluzio bat eskaini behar die taldeei sentsoreek modu fidagarriagoan funtziona dezaten.

Aipagarriak pilotu «rookie»-n emaitzak. Itzelezko asteburua Magnussen (Steve McQuenn berria) eta Kvyatentzat. Errusiarraren emaitzak RedBull etxeak bere alde egindako apustua baieztatzen du, bere 1 Formulako lehen lasterketan bi puntu lortuta, modu honetan Vettelen marka hautsita. Ricciardo eta Bottasek aurten hasieratik zeresan handia izango dutela bistan utzi dute. Prestakuntza maila altuko pilotuen belaunaldi berri bat iritsi da 1 Formulara, ea aukerak dituzten bakoitzean borrokatzeko egoeran dauden.