Larretxeak eta Harizmendik multzoko aurreneko postua izango dute jokoan
Larretxeak eta Harizmendik Berezkoen Binakako Txapelketako B multzoko lehen postua izango dute jokoan. Jokatutako bi partidak irabazita daude, eta gaurkoa ere irabazten badute, finalerdietara lehenengo bezala sailkatuko dira. Bestela, azken jardunaldira arte itxaron beharko dute.
Milafrangako trinketean jokatuko da gaur, 17.00etan, eta aurrean Agirre eta Bonebeltxe izango dituzte. Bikote honek jokatutako partida guztiak galdu egin ditu, eta finalerdietan sartzeko ia inongo aukerarik ez dute, nahiz eta gaur irabaziko balute matematikoki aukeraren bat izango luketen. Dena dela, Agirrek eta Bonebeltxek irabaziko balute, ezuste latza izango litzateke.
Saran, bihar arratsaldean
Sorhuetek eta Etxetok finalerdietan sartzeko lehen aukera ez dute alferrik galdu nahi. Bihar arratsaldean Bielleen eta Lazkanoren aurka jokatuko dute Sarako Pleka trinketean, 17.00etan hasita. Sorhuet eta Etxeto partida bakarra daude jokatuta orain artean, eta hura nahiko erraz irabazi zuten. Bielle eta Lazkano, aldiz, bi partida jokatu eta bat irabazi eta bestea galduta datoz gaurko demara. Beraientzat hau izango da lehen fase honetako azkeneko norgehiagoka. Irabazten badute, finalerdietan sartzeko aukera asko izan ditzakete; galtzen badute, berriz, etxerako bidea hartu beharko dute nahi baino lehenago. Hala ere, partida honetan ezuste handia izango litzateke Sorhuetek eta Etxetok ez irabaztea. Faboritoen zerrendan daude lehiaketa irabazi ahal izateko.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
