Ikurrinaren neurriak
Gaur gure herriaren intsignia nazional ezagunena ikurrina da, eta ikurrina osatzen duten elementuen neurriak edozein modutan eginda aplikatzen dira. Normalean, zoritxarrez, ez dira ia inoiz ikurrinaren neurri ofizialak errespetatzen.
Batzuetan (oso gutxitan) gurutze zuriaren xingolak edo zerrendak berdearenak baino lodiagoak erabiltzen dira, multzoaren estetikak asko galtzen duelarik. Eta ia beti dira bi gurutzeen xingolak lodiegiak oihal gorriaren eremuarekiko. Hona hemen ikurrinaren neurri ofizialak, Telesforo Monzonek beste batzuekin Euzko Jaurlaritzarentzat ofizialki onartuak: ikurrinaren oihal edo pabiloiaren alde horizontalak 5 metrokoak dira, bertikalak 2,80 metrokoak eta xingola edo gurutze besoen zerrendaren zabalera 0,20 metrokoa.
Euzko Jaurlaritzaren 1936ko urriaren 19ko Dekretuan onartutako neurriak dira. Ikurrin erabilgarriagoa lortzeko, jakina, proportzio berean laburtu behar dira neurri guztiak eta orduan geratzen da ikurrina benetan polita. Bai, badakit ez dagoela ikurrin itsusirik, baina... Askok esango du, gainera, txikikeria hauetan arduratzeak ez daukala gaur sentidurik, aurreragoko lanik badugula-eta. Hau egia izanik, hala bada, ez litzateke asko kostako, alderdi abertzaleen baitan behintzat, erabaki bat hartzea hemendik aurrera enkargatuko diren ikurrinek halako neurri konkretuak izango dituztela (neurri ofizialak, alegia).

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
