Ilerik gabe
Konparazioak, inoiz esan uste dudanez, oi, jainkosak dira (irakur bedi erdaraz), haratago ikusten laguntzen digutelako.
Lourdes Goikoetxea presidenteordeak bere erretratu ofizialerako akaso eskatuko du ilegabe margo dezaten, bere agintaldian bidegabeki zenbat sufriarazi zaion aditzera hobeki emateko; izan ere, Gerra Zibilean ilea larru-arras moztu eta irain zezaten biluzik paseatu zituzten emakumeekin alderatu du bere burua. Dudarik gabe, ongi badaki berak presidenteordetzen duen gobernuak ez duela orduko estatu kolpea gaitzetsi, ez batzuek, besteak beste, emakumeei ilea moztu, biluzi, bortxatu eta hil izana ere. Konparazioak, oi, jainkosak ei dira. Aukera ere bai, jainkosa da.
Erromako jainkosa minor bat da Aukera, eta Lourdes Goikoetxea bera bezala ilerik gabe marraztu izan dute artistek mendeetan zehar (hortik esaera ezaguna), Aukera heltzen zaila delako eta beti hari-haritik edo ileetatik itzuri egiten zaigulako. Urrezko aukera galdu du Goikoetxeak konparazio gorrotagarrien museoa bere sufrikarioarenarekin ez emendatzeko.
Eta guk ere galdu dugu kanporatzeko aukera. (...)

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
