Justiziaren neurria
Angel Berruetaren hiltzaileetako bat, Miguel Jose Peña, aske utzi dute. Zigorraren bi herenak beteta kaleratu dute, dagozkion espetxe onurak ezarrita. Gustatu edo ez, inork ez luke kexatu behar, legea denentzat berdin aplikatuko balitz.
(...) Miguel Jose Peñak ez du krimenarengatik damurik azaldu, ez familiari egindako minik aitortu.
EPPK-ko presoek bai aitortu dute egindako mina, eta legeak ezarritako baldintzak betetzeko prestasuna azaldu. Peñari ez bezala, «lege iruzurra» ez duela onartuko, eta eskari horiek atzera botako dituztela erantzun die Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.
Pertsona bat hiltzeagatik, hamar urte eman ditu Peñak espetxean. Autobus bat erretzeagatik, hamahiru egin zituen Arkaitz Bellonek. Hirugarren graduan zegoen Peña, eta lo egitera bakarrik joaten zen ziegara. Lehen graduan zen Bellon, bakartuta, etxetik mila kilometrora. Zein da neurri ezberdinak darabiltzan justiziaren benetako neurria?

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
