ZUBEROA
Mendizale bat zendu da, amildegira erori ostean
Larunbat eguerdi aldera Zuberoako Altzai eta Larraine herrien lurretan dagoen Harsüdürra mendia (Pic des Escaliers, 1.472 metro) GR-10 bidetik igotzen ari zela, 60 urteko emakume bat 170 metroko amildegian behera erori zen. Izoztutako plaka bat zapaldu eta irrista egin zuen, nonbait. Berarekin zihoan senarrak abisatu zituen sorospen zerbitzuak. Helikoptero baten laguntzarekin, mendiko sorosleek arratsaldeko 14.30ean aurkitu zuten jausitako emakumearen gorpua. Bikotea Pauen bizi zen, eta astebururako Iratiko Txaletetan zegoen.

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

World
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Topics of the day
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria
El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Topics of the day