Eginbide berriak
(...) Zerrenda abertzaleek sekulan baino emaitza bobeak lortu dituzte. Nehork ez du hori zalantzan jartzen. Harrigarri bada harrigarri, gure adiskidea ez den «Sud Ouest» egunkariak ere ez.
Arrazoinak? Alde batetik, iragan sei urtetan geneuzkan auzapez eta beste hautetsi abertzaleek frogatua dute edozein Fran- tses alderdi nagusietako hautetsiak bezain gai direla herriak kudeatzeko. Ereduak hor zeuden.
Gero, azken urteetan Bil Gaitenek antolatu prestakuntzak dinamika azkarra sortu du. (...) Bixtan da ere, ETA-k armak utziz geroztik, ezkerreko abertzaleen elkartzeak, lehenagoko kalapitak gibelerat utzirik, batasunaren itxura ona eman diola gizarteari.
Dena den, BAB-etik kanpo, Iparralde gehienean abertzaleak bigarren indar politiko izaiterat iragan dira. Hori itxaropentsu da gerorako. Abertzaleek Iparraldekotzat dauzkaten eskakizun nagusiek, adibidez lurralde kolektibitatea, euskararen onarpen instituzionala, laborantza ganbara, ez dute gehiago gizartearen parte aintzinakorrena izitzen. Ez da hori lorpen txarra.(...).
Horregatik, hautetsi abertzaleek eginbide bakar bat dute herriko etxeetan heldu diren sei urteetarako. Kudeatuko dituzten herrietan zinez frogatzea beren gobernatzeko moldea ez dela frantses ezker eta eskuinarenaren antzekoa, gehien sufritzen duen jendearen onerakoa dela, garapen iraunkorraren aldekoa dela, sozialki premiatsuen diren inbeztizamenduak lehenesten dituztela, diru publikoa eta pribatua xuhurtzen ari den une hauetan ez dela gehiago harrokerien eta gabejiaren garaia. Eta oposizioan izanen diren herrietan, lan egitea herritarrak konbentzitzeko boterean balira, eskuineko agintariek deramaten politika zaharkituaz beste proposamenik badutela. (...) Hori da hemendik aintzina ezker abertzaleak altxatu behar duen desafioa. Zaila, bainan atsegingarria bezain deigarria. Lot gaitezen lanari.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
