Hamaika urte geroago
(...) bultzada politikoa dauka bigarren operaziotik bizirik dirauen auzi ekonomikoak. Espainiako Gobernuaren hauspo tematirik gabe ezin baita ulertu epaitegietan bizirik jarraitzea Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako basakeria politiko-juridiko-polizialak. Auzitegi Nazionalak egunkariaren itxieraren kontra emandako sententzia birrintzailearen ondoren. Ikusita Eusko Jaurlaritzak aspalditik onartua duela Egunkaria-k ez zuela iruzurrik egiten diru laguntzak jasotzeko.
Hala ere, diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzak eskuratzeko iruzur egitea leporatzen diete auzipetutako zortzi lagunei. Delitu ekonomikoak, arruntak, izatekotan. Baina fiskalak guztira 128 urteko kartzela eta 221 milioi euroko isuna eskatzen du auzipetuentzat. Eta ez da txantxa. Auzipetuen estutasunak eta Egunkaria auzia-k bizirik jarraitzen dute, egunerokoa itxi eta hamaika urte geroago.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
