Etorkizunean zeresana eman behar dutenak neurtuko dira Berako saioan
Urrezko Aizkoran, 23 urtez azpikoen dema izango da ikusgai bihar Berako pilotalekuan, 12.30ean hasita. Oso saio polita iragartzen da, izena hartzen eta jadanik oso maila onean ari diren aizkolari gazteak ikusteko aukera izango baita.
Ruben Saralegi, Eneko Saralegi, Oihan Larretxea, Ander Erasun, Eneko Otaño eta Iker Vicente izango dira aizkolariak. Seiak arituko dira nor baino nor, eta hortik lauk lortuko dute aurrera egiteko txartela.
Lan azkarrak izango dituzte, eta seietatik edozeinek izango du aurrera egiteko aukera. Agian, Ander Erasun eta Ruben Saralegi izan daitezke faboritoak, baina honelako lanetan edozer gerta daiteke.
Sokatira
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa ere abiatzeko prest dago, maiatzaren 10ean hasiko baita Azkoitian. Aurten berrikuntza bat izango da; izan ere, talde bat gehiago arituko da, eta hori Ibarra taldea da. Gipuzkoarrak goma gainean aritu dira orain arte, baina aurten lurrerako bidea ere egin nahi izan dute, eta hori berri ona da.
Mutriku, Gaztedi, hiru talderekin, Goiherri, birekin, eta Ibarra arituko dira 680koan. 640koan, Mutriku, Ibarra, Getxo, Goiherri, hiru talderekin, eta Gaztedi, birekin, neurtuko dira. 600ekoan, Mutriku, Getxo, Goiherri, hiru talderekin, eta Gaztedi, birekin, arituko dira, eta talde berak izango dira 580koan. Datorren astean hasiko dira, eta amaiera uztailaren azkeneko egunean izango da, Getxon jokatuko den saioan.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
