Errenta aitorpena euskaraz
Gure aitona-amonak merkatuan trukean zenbakiak gazteleraz erabiltzeko ohitura izan dute, hobeto elkar ulertzeko edota ezusterik ez izateko. Bada, Bizkaian, errenta aitorpena egiterako orduan ohitura horri amen egiten jarraitzen diogu, 2010ean Bizkaiko Foru Aldundian aurkezturiko errenta aitorpenen %3,5 besterik ez baitziren euskaraz izan.
Aitorpen honetan, baina, zenbakiak finkoak dira, hots, trukerik ez da egongo, eta beraz, ez dago zertan larritu, emaitza bera aterako baitzaigu euskaraz zein gazteleraz! Bizkaiko Foru Aldundiko langileez osaturiko Barriro (barriro@bizkaia.net) euskara taldetik, aurtengo errenta aitorpena euskaraz egin dezazuen animatu nahi zaituztegu bizkaitarrak.
Langile eta zergadunen arteko ahoz ahoko euskarazko harremanak gero eta ugariagoak diren garai honetan, idatzizko aitorpenak ez ditugu bilakaera horretatik kanpo utzi nahi. Horrela bada, lagundu gaitzazue euskarari bultzada hau ematen eta egizue aurtengo errenta aitorpena euskaraz!
Horretarako:
Errenta aitorpena Ogasunak zuzenean egiten badizu, gutunak berak aldaketaren bat egiteko telefono zenbaki bat adieraziko dizu, bertara deitu eta hizkuntza aldatuko dizute hurrengo urteko errentarako.
Errenta aitorpena banku edo aholkularitza baten bidez edo zuk zeuk egiten baduzu, laguntza programak aitorpena euskaraz egiteko aukera ematen dizu arazorik gabe. Euskara bultzatzea guztion esku dago, eta elkarlanean bada hobe!

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
