Haritz LARRAÑAGA ALTUNA Haritz LARRAÑAGA ALTUNA
Surfa

Aranburu eta Ado lehia bizian Rio de Janeiron

Zarauztarra hirugarren errondara iritsi zen eta hendaiarra final laurdenetara.

Egunotan Brasilen dira munduko lehiakide onenak. Mutilak eta neskak, ASPko laugarren proba egiten. Rio de Janeiroko txapelketa gaur bertan amaitu daiteke; edonola ere, ordu gutxitan jakin ahal izango dira azken emaitzak.

Mutilen kasuan, Aritz Aranburu ari da lehian goi mailako itzulian (WCT) eta atzo bertan kaleratu zuen Adriano de Souza brasildarrak hirugarren errondan. Zarauztarrak ez zuen zorte handirik izan olatuak aukeratzeko orduan.

Rankingean buru zena, Gabriel Medina, ere hirugarren errondan kaleratu zuten. Inork espero ez zuen emaitza izan zen hori; izan ere, bera baitzen txapelketa honetako faboritoa.

Pauline Ado, berriz, txandaz txanda borrokan aritu da eta final laurdenetara iristea lortu du. Emaitza bikaina da orain artean zorte handirik izan ez duen hendaiarrarentzat.