Iritsi da faboritoak ikusteko ordua
Aitzol Atutxa gaur eguerdian Urduñan arituko da lanean, eta Floren Nazabal, berriz, bihar eguerdian jardungo da Deustun.

Urrezko Aizkorako lehen finalerdiak jokatuko dira gaur eta bihar. Gaur 12.00etan Urduñan jokatuko da aurreneko neurketa. Bertan, Atutxa II.a, Erasun eta Lopez lehiatuko dira. Bihar, berriz, Deustun jokatuko da bigarren finalerdia, 12.30ean hasita. Nazabal, Rekondo eta Mugertza II.a arituko dira lanean. Bakoitzetik aurreneko sailkatua sartuko da finalera, eta azkeneko saioan arituko den azkenekoa nor den hirugarren finalerdian erabakiko da, eta han asteburu honetako bigarren sailkatuak eta Etxeberria neurtuko dira, hemendik bi astera.
Finalerdi guztietan lan bera egin beharko dute aizkolariek. Hasteko, 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtuko dira. Bigarren lanean, tamaina bereko enborrarekin arituko dira, erlojuz kontra. Hirugarrengoan, 45 ontzakoa izango dute berriro ere aurrean, baina oraingoan zutik jarrita. Laugarrengoan, 60 ontzako enborra zeinek lehenago erdibitu arituko dira, eta azkenik, hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko dituzte.
Lanak laburra izaten jarraitzen du, baina aurrekoen aldean apur bat luzatzen da. Gauzak normal joaten badira, iraupen probak erabaki beharko luke, baina gainerakoetan ere edozein adarrek dena hankaz gora jar dezake.
Lehen finalerdian Atutxa izango da garaipena lortzeko faborito nagusia. Bizkaitarrak pasatu beharko luke finalera, lan hauek, gainera ongi joaten zaizkio, eta bera ez sartzea ezuste handi samarra izango litzateke.
Aurreneko postua lortzen ez duenarentzat, bigarrena ere ez dago gaizki, oraindik finalean sartzeko beste aukera bat izango bailuke. Postu horretarako Ander Erasun Juanjo Lopezen aurretik agertzen da, eta azkeneko emaitzek ere hori pentsarazten dute, baina lan hauetan ezusteetarako ateak ere zabalik egoten dira.
Bihar jokatuko den finalerdirako, berriz, inork ez dauka zalantzarik, Floren Nazabal izango baita faboritoa. Gauzak normal joaten baldin badira, txapeldunak finalean izan beharko luke. Bigarren posturako gauzak askoz ere estuago agertzen dira. Rekondo eta Mugertza ongi moldatzen dira lan hauetan, eta hor edozeinek egin lezake aurrera. Dena dela, kanporaketa oso erakargarria agertzen da.
Bi finalerdietako saioak azkeneko proban erabakiko diren errezeloa dago, baina zutik jarritako enborrek ere min handia egin izan dute, eta hor ere egon daiteke gakoetako bat. Iraupen proban erabaki ahal izateko, aurretik denbora gutxi galdu beharra izango dute, bestela aukerarik ez da izango.
Joseba Esnaolak marka pertsonala lortu nahi du 215 kilokoa jasota
Joseba Esnaolak marka pertsonala lortu nahi du bere herrian, Berrobin, bihar arratsaldean, 19.00etan egingo den jaialdian.
Gazte gipuzkoarrak 215 kiloko harri errektangularra jaso nahi du bizkarrera. Horretarako bost minutuko txanda bat izango du.
20 urteko harri-jasotzaile honek aurreko marka pasa den azaroan egin zuen. Berrobin bertan 200ekoa jaso zuen, eta emandako itxura ere paregabea izan zen. Oraingoan ere jasoaldi bat baino gehiago emateko itxaropenarekin plazaratuko da.
Bihar Berrobira doazenek, ordea, ez dute Esnaola bakarrik ikusiko, jaialdi dotorea antolatu baitute. Aizkoran, Joxemari Olasagasti eta Jon Irazu arituko dira, eta harri-jasotzen, berriz, Goenatxo II.a eta Goenatxo III.a arituko dira saioa osatzen. J.L.

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil
