Kaltearen uhina
Lege urraketa hasten da preso bat baldin badago etxetik, familiatik eta herritik urrun. Ziega bakartuetan maiz, ziegatik kanpoko ordu mugatuetako patioaldiek zerua libre ikustea ere mugatzen dioten kartzeletan, gehienetan. Kaltearen uhina zabalduz doa, bakartuak ez dauden baina ziegan etxetik ehunka kilometrotara dauden presoenganaino. Eta uhina hedatzen da, astero, milaka kilometro egin behar izaten dituzten guraso, seme-alaba, anai-arreba eta lagunenganaino. Neke eta odolhuste ekonomikoen gainetik, azken hogeita bost urteak errepidean eman dituztenenganaino. Oilo ipurdia jartzeko moduko esperientziak pilatu dituzte asteburuak kartzeletarako joan-etorrietan pasatu dituztenek edo pasatzen dituztenek. Normaltasunez kontatzen dituzte lege urraketa nabarmenak direnak. Ohituta daude, ohitzerik bada. Baina ez dute etsi. Ez dituzte bakarrik utzi.
Kaltearen uhina, halaber, gizarte osora zabaltzen da. Euskal presoak euskal herriratzea giltzarria baita, bakerik izango bada.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
