LABek La Posteren egoitza nagusia blokeatu du Mugerren

Nicolas Borrega Donapaleuko postariak La Posterekin daraman auziaren baitan, LABeko 25 bat kidek Mugerreko egoitza nagusia blokeatu zuten atzo goizeko 6.00etatik 10.00etara.
Ekintza horren bidez, Lapurdiko kostaldeko posta banaketa eragotzi zuten. Izan ere, eremu horretako posta han batzen da, banatu aurretik sailkatua izan dadin. LABeko ordezkari Eñaut Aramendik adierazi zuen protesta horrekin «La Postek egoera blokeatzen» duela islatu nahi izan zutela.
Badira aste batzuk auzi hau hasi zutela. Aldi baterako kontratuekin La Posten lanean aritu ostean, urte hasieran ez zioten kontraturik berritu Borregari. Alta, lanean mantendu zuten «legez kontra» salatu du sindikatu abertzaleak: «Ez zioten zegokion behin betiko kontraturik egin eta, horrez gain, lanean jardun zen ehun bat oren ez dizkiote ordaindu».
Salaketa lan-auzitegian
Horiek horrela eta zuzendaritzaren jarrera ikusirik, zor ziotena ordaintzeko eta kontratu mugagabea egin ziezaiotela eskatu zuen langileak. Bere eskakizunak aintzat hartzen ez zituztela-eta, zenbait protesta ekintza egin ditu LABek lagunduta: Donapaleuko posta bulegoa okupatu, suprefetarekin bilkura berezia...
Prud'Homme lan-auzitegira ere jo dute «berehalako prozedura» baliatuta. Epaileen deliberoa bihar ezagutuko da.
Atzoko ekimenean, CGTko hainbat kidek ere beren sostengua adierazi zioten postariari blokeoan parte hartuz.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
