GARA DONOSTIA
Gure Esku Dago

Giza katerako 900 autobus bete dira eta antolatzaileak gainezka daude

Erabakitzeko eskubidearen alde 50.000 pertsona biltzea zuen hasierako helburu Gure Esku Dago-k, baina sobera gaindituko da kopuru hori igandean Durango eta Iruñea artean. Atzo jakinarazi zuenez, 900 autobus bete dira dagoeneko eta posta elektroniko zein Interneteko aplikazioaren bidezko metro salmenta bertan behera utzi behar izan dute, sistemak gainezka egin du-eta. Igandean bertan hartzeko aukera izango da kilometro guztietan.

Duela astebete, Gure Esku Bidea izeneko igandeko giza-katea dagoeneko arrakastatzat har zitekeela adierazi zuen Gure Esku Dago ekimenak, 50.000 lagunek atxikimendua emana zutelako. Baina geroztik handitzen eta handitzen segitu du egitasmoak. Asteburuan zehaztu zutenez, joan den astean zehar 10.000 pertsona gehiagok eman zuten izena, eta atzo hori ere gainditua gelditu dela iragarri zuten antolatzaileek.

Datu argiena hauxe da: 900 autobus bete dira, Euskal Herriko herri ezberdinetatik bakoitza dagokion kilometrora iristeko. Bistakoa da horiekin bakarrik 50.000 lagun biltzeko hasierako helburua betea dagoela. Baina horiei gehitu behar zaizkie, noski, Iruñea eta Durango artean edo inguruan bizi direnez autobusa hartu beharrik izango ez dutenak, bezperan abiatuko direnak (inguruko kanpin guztiak beterik dira egun horretarako duela hilabete asko), autoz joango direnak... Azken hauei, «ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko gomendioa» egin diete antolatzaileek.

Lapurdin oraindik autobusetan tokia badela jakinarazi dute. Baionako San Andres plazatik abiatuko da 8.30ean, eta Leroy Merlin eta Behobiako Xaia jatetxean parean geldituko da ondoren. Iruñera joango dira zuzenean eta 20.00etan abiatuko dute bueltan.

Horrez gain, informazioa emateko zein metroak saltzeko gainez eginda dagoela ohartarazi du Gure Esku Dagok, milaka eskari pilatu delako azken egunotan. Honela, Internet eta posta elektronikoz milaka eta milaka eskakizun jasotzen ari dira azken orduetan. «Eskari izugarria izaten ari da eta egoerak gaina hartu digu», aitortu dute.

Ondorioz, datorren iganderako metroa Internet bidez eskuratzeko aplikazioa bertan behera uztea erabaki dute.

Egoera bideratze aldera, ordea, oraindik izenik eman ez dutenei herrietan ezarri diren informazio guneetara jotzeko eskatu diete eta, horrez gain, igandean bertan ibilbidean zehar kilometroz kilometro metroa eskuratzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute.

Jakina denez, 10.00ak alderako bakoitza dagokion edo nahi duen tokian izan dadila eskatu dute. Giza katea berez 12.00etatik 12.30era egingo da. Ondoren, bost jaialdi egingo dituzte, 14.00ean hasita, Durangon, Bergaran, Lazkaon, Etxarri-Aranatzen eta Iruñean, hain zuzen.

Hitzaldiak eta festak

Azken txanpara iritsita, hainbat ekitaldi egingo da oraindik ere igandeko hitzordura heldu aurretik. Gaurko hitzaldia deitua dute Markina-Xemeinen eta mahai-ingurua, Baionan.

Markina-Xemeingoan Tomas Urzainki historialaria arituko da, eta ``Erabakitzeko eskubidea eta libertatearen foruak'' gaia landuko du, 19.00etan. Bihar, berriz, jaialdia izango dute, 22.00etan. ``Jainko txiki eta jostalari hura'' emanaldia eskainiko dute Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek, musika eta poesia tartekatuz eta nahastuz.

Ekimen andana batzen ari da Gure Esku Dago-ren inguruan. Esaterako, Esait-en eskutik bi zikloturistak Euskal Herriari itzulia emango diote, larunbatean hasi eta igandean giza-katearekin bat egiteko. ``Zazpiak bat'' izena eman diote ekimenari eta euskal selekzioa lortzea ere «gure esku dagoela» adierazi nahi dute horren bidez. Irudian, atzo Jon Bikendi eta Ibai Gartzia, egitasmo horren protagonistak, Mikel Astarloza txirrindulariarekin eta Esaiteko Ixiar Arratibelekin batera.

El PP pide un pleno para que el PNV fije posición

La presidenta del PP en la CAV, Arantza Quiroga, adelantó que propondrá un pleno monográfico en Gasteiz sobre «el modelo de país» con la intención básica de que el PNV aclare su posición. Quiroga entiende que es necesario dado el «doble juego y ambigüedad».

Su temor parte de la declaración por la autodeterminación aprobada por EH Bildu y PNV. Frente a ello, Quiroga cita que se ha publicado que Urkullu buscará un acuerdo con el Estado y que el propio lehendakari ha dicho ver el relevo en La Zarzuela como un nuevo tiempo. Así que quiere que se retrate en un pleno.