Ibon eta preso gaixo guztiak etxera!
Ibon Iparragirreren amak ondo esan du, pertsona gaixoak eta preso daudenak amatatzen doaz. Nik gurako nuke esaldia amaitzea, PPSOEko politikariei esker. Jakin ondo dakite, pertsona gaixoak ezin direla preso izan eta etxean ahal duten laguntza gabe geratu. Ondo dakite, GIB/hiesa-rekin bizi den edonork, ze arazo izan ahal duen, holako egoera batean badago. Eta ondo ezagutzen dute ere, ze harreman dagoen kartzela eta heriotzaren artean kasu honetan; beraz, politika hau bultzatzen eta defendatzen dutenak hiltzaileak dira.
Denbora da Euskal Herritik konponbiderako urratsak egin direna. Denbora alferrik galtzen duenak ez du bakerik nahi; bai, aldiz, mendekua, sufrimendua, gatazka bultzatu. Gure herriak ozen esan du prest dagoela bakea lortzeko, esperantza sortzeko, etorkizuna lantzeko; aldiz, Espainiatik ez da halakorik entzuten. Denbora galtzen gaude eta gatazkari lotuta daudenek ez dute nahi aurrera begiratzea. Aspaldiko mamuak harrotu eta astintzen dabiltza euren jarraitzaileak eta gero haserre jartzen dira, esaten dietenean ez dutela bakerik gura.
Badakit nire hitzak ere ahaztuta geratuko direla, baina ez dut uste GIB/hiesarekin bizi garen inork ez duenik holakorik ulertzen, denok ondo dakigulako zer den eta zer suposatzen duen defentsak zaintzea, bizi kalitatea izatea, lagunekin edo familiekin ondo egotea, depresiorik ez izatea. Lotsagarria iruditzen zait, herritar eta erakunde askoren isiltasuna. Baina zorionez Euskal Herrian jende asko eta asko mugitzen ari da, eurei kasurik egin gabe. Mugitzen ari gara eta honek ez du etenik izango, preso guztiak kalera atera arte. Badakit askorentzat gogorra izango dela hori lortzea, baina gehienontzat ez dago besterik, ondo islatu den gisa Ondarroan izandako manifestazioan.
Nire aldetik, besarkada bat eta musuak Ibon eta familiari. Lortuko dugu.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
