Kutxagang
Oraindik asaldatuta nengoen Bilboko Banco de España kalera -kasualitatea hitzaldia kale horretan izatea...- heldu nintzenean. Haserre ETBko albistegietan Kutxabank auziari eta Parlamentuan izandako zalapartari emandako tratamenduagatik. Zenbaitzuk hedabide publikoen garrantzia nabar- mentzen ari diren egunotan, baten batek hausnarketa egin beharko luke ez ote den garaia hedabide publikoa eta alderdi-he- dabidea zer den bereizteko. Auzo-lotsa ez sentitzearren, diot.
Kutxabanken pribatizazio saialdiaz mahai ingurua antolatu zuen ostegunean Gite-Ipes-ek, eta bertan dozenaka lagun izan ginen, Ekai Center, EH Bildu, ELA eta LABeko ordezkariek esandakoari adi jarraitzen. Eta, zer esango dizuet, ia heltzean baino haserreago atera nintzen bertatik, hizlariek behin baino gehiagotan aipatu zuten bezala, kontu honetan sekulako jukutria ari baitira prestatzen.
Gezurretan oinarrituta, gainera, ez baita egia pribatizazioa derrigorrez eman beharreko pausoa denik, «legeak behartzen gaituelako» -nork onartu zuen legea?- etengabe entzuten ari garen bezala; alternatibak badaude, eta horietako batzuk bertan aipatu ziren, besteren artean, Kutxabank parte-hartze publikodun mailegu-kooperatiba sortzea; edo kutxak zein banku-fundazioak ez diren beste tresna batzuk sortzea, Kutxabanken jabego publikoa bermatzeko. Halako gauzak egin litezke, eta beste horrenbeste, borondatea balego, baina zaila izango zaizue finantza-entitatea zuzentzen duten hiru alderdien ahotik halakorik entzutea. Eta ez dizuete esango, ezta ere, Europan hemen egin nahi dutenaren kontrakoa egiten ari direla. Alemanian, adibidez, aurrezki kutxen eta mailegu-kooperatiben artean sektorearen %60 osatzen dute, eta Estatu frantsesean, %55. Estatu espainolean, aldiz, kutxak desagerrarazi dituzte, 2009an Emilio Botinek eskatu bezala. Eta esango dute erregea Felipe dela.
Ezinezkoa da bi ordutan esandakoa zutabean laburbiltzea, baina beste ideia nagusi bat hauxe izan zen: azeleragailua sakatzen ari diren arren, oraindik prozesua gera daiteke, eta gainera atzera bueltarik ez duen ezer ez dago gai honetan. Horretarako ezinbestekoa da egoeraz jabetu eta aurre egitea. Baina tira, pribatizazioa burutuko balute, behintzat alda diezaiotela izena jostailuari. Aproposagoa izan daiteke, adibidez, Kutxagang.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
