Lur gaineko bigarren txapela ere Gaztedi A taldeak eskuratu du
Gaztedi A taldeak lortu du aurtengo Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako bigarren txapela ere. Gorriek eskura zuten garaipena azkeneko jardunaldia hasi aurretik, eta 640koan ere ez zuten hutsik egin. Jadanik bi maila amaitu dira aurtengo denboraldian, eta bietan talde bera izan da garaile.
Leioan jokatu zen azkeneko saio honetan ere ez zuen barkatu, eta garbi ikusi zen Gaztedik aurten beste mi mailetan irabazteko ere aukera asko izango dituela.
Azken urte hauetan nagusi izan den Goiherri A taldeak, berriz, oraingoan ere bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Geratzen diren bi mailetan ahalegindu beharko du orain txapelak eskuratzen. Bi bizkaitarrekin, Mutriku sartu da podiumean, eta ikusita aurreko biek nolako maila duten, ezin esan hirugarren postua txarra izan denik.
Laugarren postua eskuratu zuen Gaztedi B taldeak, lan bikaina egin ostean. Euren atzetik Goiherri B, Gaztedi C eta Getxo izan dira sailkapena osatu duten taldeak.
Datorren igandean abiatuko da 600 kiloko txapelketa Loiun, eta pisu honetan aritu diren talde berak arituko dira lehian. Mailaz aldatzen da, baina faboritorik, ez.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
