Nazioarteko Federazioak Euskal Herria nazio bezala onartu du
Hemendik aurrera Euskal Herria izenarekin aritu ahal izango dira euskal tiralariak, Nazioarteko Sokatira Federazioak bere barruan onartu baitu. Honekin, Euskal Herriko selekzioak gainerako herrialdeek izango dituzten betebeharrak eta eskubideak izango ditu.
Euskal tiralariek 40 urte inguru daramatzate nazio mailan parte hartzen, eta azken txapelketetan egina zuten urrats garrantzitsu bat, izan ere, kluben mailaz aparte, azkeneko lehiaketetan euskal koloreekin parte hartzen utzi diete, nahiz eta podiumean Nazioarteko Federazioaren ereserkia jartzen zuten.
Hemendik aurrera, ez dute horren beharrik izango, Euskal Herria beste herrialdeen baldintza berberetan lehiatuko baita. Euskal tiralariek areto futboleko jokalarien bidea hartuko dute, eta bi kirol esanguratsu horietan Euskal Herriak selekzio ofizialak izango ditu. Datorren abuztuan estreinatuko da sokatiran Euskal Herria bezala.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
