Etorkina eta harro
Orain dela hamar urte Euskal Herrira iritsi nintzen eta ordutik aurrera zuen inguruan bizi naiz. Lehen Bilbon eta orain Donostian; nolanahi ere, hiri batean edo bestean, nire jaioterriko lurraldetik mila kilometrora.
Urrun, oso urrun, baina hasieratik Euskal Herriko jendearekin gozatzen, zuen ohiturekin bustitzen, eta zuen hizkuntzarekin, egia esan, sufritzen. Hala ere, inoiz ez diot uko egin nire nortasunari, eta inoiz ez dut arazorik izan nire sustraiak aldarrikatzeko zuen artean.
Hamar urteren ondoren, nahiz eta neguak luzeak izan, nahiz eta euria gehiegi egin, baldintzak eta subjuntiboa zailak izan arren, oso gustura sentitzen naiz Euskal Herrian, eta hemen bizi nahi dudala oso argi daukat. Are gehiago, hemendik gutxira aita izango naiz. Beraz, zorionez, gure alaba euskalduna izango da, bere hizkuntza euskara izango da, noski, eta gainera bere aitari esker beste kultura bat, beste hizkuntza bat eta beste lurralde bat zuzenean ezagutuko ditu.
Horrela, gure alaba bere sustraiez aita bezain harro egongo dela espero dut. Bere aita «el inmigrante», bai, el Killo lagunentzako, munduko lurralde politenetik etorrita, Andaluziatik, Sevillako alde zaharretik hain zuzen ere. Eta bai, oraindik norbait konturatzen ez bada, etorkina sentitzen naiz eta harro nago. Ez andaluziarra izateagatik bakarrik, etorkina izateagatik ere bai. Izan ere, nire ustez «etorkin» hitzak konnotazio negatiboa du soilik aniztasun kulturalean sinisten ez dutenentzat, edo etorkin izanik herritarren nortasunak eta beraien erabakiak errespetatzen ez dituztenentzat.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
