Gaztedik eskura dauka hirugarren txapela ere
Erandioko San Kristobal auzoan jokatuko da gaur, 17.30ean, 600 kiloko azken jardunaldia, eta Gaztedi A taldeak eskura dauka denboraldiko hirugarren txapela ere. Goiherri izango da bere arerio nagusia, baina Erandioko taldea aurten ezinean dabil. Pisu honetako azken aukera izango du gaur.
Aipaturiko bi taldeekin batera, Goiherri B, Gaztedi B, Gaztedi C, Mutriku eta Getxo ere lehiatuko dira.
Giza-proban, Gipuzkoako Ligako lehen fasea amaierara iristen ari da, eta A multzoan azken jardunaldia jokatuko da. Itziarko Andutz, Orioko Heldu eta Mendaro neurtuko dira gaur, 18.00etan, Mendaron. Hirurek dituzte finalean sartzeko aukerak.
Gaur, Soraluzeko San Andres auzoan, 19.00etan, harri-jasotze torneoa jokatuko da. Urruzuno, Lopetegi, Izeta III.a eta Urrutia neurtuko dira. 100 kiloko zilindro zaharra erabili beharko dute, bost minutuko txandan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
