Merenderoak: Listorreta atsedenlekua

Lekuaren lasaitasunak eta egun-pasa egiteko eskaintzen dituen aukerak direla-eta, familia ugarik eguna bertan igarotzeko plana egin ohi dute. Jatekoa etxetik eraman daiteke, bertan prestatzeko edota prestatutakoa atsedenlekuko mahaietan jateko aukera dagoelako. Esku hutsik joaten denak berriz, inguruan dauden bi jatetxeetan edota egurrezko kantinan jateko eta edateko aukera dauka.
Egun lasai eta paregabea igarotzeaz gain, Txoritokieta, San Markos eta Jaizkibel mendien ikuspegiez gozatu daiteke. Merenderoaren inguruan, halaber, Aizpitarte, Kukuzulo eta Landarbaso kobazuloak eta megalitoak daude ikusgai.
Egun-pasa egin nahi duenarentzat, beraz, toki aproposa dago Oarsoaldea eskualdean kokatutako Errenteria udalerriko txoko honetan.
GI-2.132 errepidea hartu eta Astigarragako Bentatik igaro ostean, Perurena jatetxearen parean eskuineko bidea hartu eta hiru kilometro inguru egin ostean atsedenlekura iritsiko gara.
Errenteriatik kilometro batzuetara dagoen gunea, besteak beste, mahai, aulki eta erretokiz dago hornitua. Gainera, bertan, bi jatetxe eta janaria eta edaria saltzen dituen egurrezko kantina bat ere badaude.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
