Avironek bigarrengoan ezin du etxean hutsik egin
Zuri-urdinek, gaur, 18.30ean, Oyonnax hartuko dute Jean Dauguer estadioan.

Top 14ko bigarren jardunaldia jokatuko da, eta bigarren aldiz etxean arituko da Aviron, gaur 18.30ean hartuko baitu Jean Dauguerren Oyonnax taldea. Ustez mailari eusteko borrokan aurkari zuzena izan behar duen taldea da, eta zuri-urdinek oraingoan ezin dute hutsik egin, bestela denboraldia hasi besterik egin ez bada ere, egoera kezkagarria izango litzateke.
Pasa den ostiralean Avironek etxean galdu egin zuen Toulonen aurka, eta hori normaltzat ere har daiteke, frantziarrak baitira egungo txapeldunak.
Gaurko kontuak bestelakoak dira, eta jendeak ere badaki, eta gaur ere harmailak betetzetik gertu izango da Jean Dauguer. Azken urteotako estutasunak kontuan hartuta, aurten ez dute sufritu nahi, ez behintzat azkeneko jardunaldira arte, baina horretarako puntuak behar dira.
Noriega entrenatzaileak ez du hamabostekoa ezagutzera eman, baina bai deialdia, eta honako jokalari hauek egongo dira Jean Dauguer estadioan: Arganese, Chisholm, Fa'aoso, Fonua, Gayraud, Haare, Igiñiz, Jgenti, Labouyre, Marmouyet, Muller, Olivon, Senekal, Taele, Van Rensburg, Elisalde, Fernandez, Fuster, Larrat, Loustalot, O'Connor, Rokocoko, Rouet, Spedding, Stwart eta Ugalde. Epailea, berriz, Laurent Cardona izango da.
Eta gaur bertan jarriko da abian Pro 2 maila. Bertan arituko da Biarritz. Zuri-gorriek lehen aldiz jokatuko dute maila honetan, errugbi profesionala sortu zenetik, beti mailarik gorenean egon baitira. Hala ere, lapurtarrek bigarren maila honetan aurten bakarrik espero dute egotea, igotzea baita helburu nagusia. Zuri-gorriek bihar jokatuko dute 18.30ean Agileran, eta Aurillac izango da lehen bisitaria, baina horrek ez dio axolarik, puntuak behar baitira.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
