Jatekoak (eta II)
India herrialde handia dela eta eskualdetik eskualdera klima ez ezik ohiturak ere dezente aldatzen direla erantzun ohi du lagunak, atzerrian Indiako sukaldaritza irizten dioten hori gehienez ere probintzia jakin batekoa izan ohi dela (ezta hori ere, maiz kozinatzeko modua herri jasotzailearen gustuetara moldatu egiten baita), eta Mendebaldekoek mintzat jotzen duten hori bere probintziakoek zaporetsu irizten diotela. Mendebaldekoen irizpideei jarraituz gero, lagunari Euskal Herriko sukaldaritza zaporerik gabea irudituko litzaioke, espezia askorik ez duelako erabiltzen. Eta esan, esan izan didate hori, hots, euskal sukaldaritza «soil» samarra dela Frantziakoarekin alderatuta, azken horrek, nola ez bada, jateko guztien neurria zehazten baitu. Indiako lagunak eta biok maiz hitz egin dugu beste herrialdetako sukaldaritza gustuko izatea tolerantziaren sintomatzat jotzearen zentzugabekeriaz, geure herrialdetako sukaldaritzari buruz entzundakoak adibidetzat hartuta.
Uste berekoak gara biok: janariak ez du zertan kulturen arteko ezagutza eta adiskidetasuna sustatzeko baliabide egokia izan, ez behintzat besteen sukaldaritza norberak barneraturiko eta norma(l)tzat jotako irizpideen arabera epaitu egiten bada. Azken batean, sukaldaritzaz ditugun iritziak (zeri irizten diogun zapore onekoa ala txarrekoa) ez daude barneratuta dauzkagun ezagutza kodeetatik libre. Horregatik sutu egiten naiz Spielbergek eta Winfreyk ekoitzitako filmaren modukoak ikusten ditudanean, kultura eta herrialde jakin batzuei buruzko irudi sinple eta manipulatua eskaintzen dutelako, sukaldaritzaren unibertsaltasunaren izenean.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
