Iker Abanzabalegi eta Mikel Louvelli
Abotsanitz Herri Batzarra
GUTUNAK

Kultura eta Hezkuntza sailburuari gutun irekia

Egunkarietan Alarde Fundazioaren egoitza berriaren inaugurazioan zure parte-hartzearen berri azaldu da; hori ikusiz, Abotsanitz Herri Batzarretik eskatzen dizugu elkarte honekin eta Hondarribiko alkatearekin dituzun harremanak baliatuz, bitartekaritza egin dezazun aurten, azkenean, Kale Nagusiko plastiko beltzak eta irainak desager daitezen.

Era berean, Abotsanitzetik alardearen publikotasuna berreskuratzeko eta emakumeak berdintasunean parte hartzea erraztuko luketen iniziatibak bultzatzeko, eragile sozial guztiekin elkarrizketa mahai bat sustatzea galdetzen dizugu.

Helburu hauek lortzeko Abotsanitz zure esanetara gelditzen da.