Rinder eta Valadao garaile Antofagastan
Alexandra Rinder eta Uri Valadao garaile munduko bodyboard txapelketan.
Olatu txikiak baina maila handia izan da Antofagastan (Txile) egin berri duten munduko bodyboard txapelketan. Orain bi aste Arican izan ziren munduko bodyboard zale onenak, eta, pasa den astean, berriz, Antofagastan izan dira.
Atzo gauean amaitu zen txapelketa, eta, mutilen kasuan, bi brasildar izan ziren finalean, Uri Valadao eta Israel Salas. Metro bateko olatuetan lehia gogorra izan zuten bi lehiakideek, baina azkenean Uri Valadao izan zen gailendu zena. Valadaok 16,40 puntu bildu zituen, eta, bere arerioak, berriz, 15,75 puntu.
Nesken kasuan, bestalde, kanariar bat eta japoniar bat izan ziren buruz buru finalean lehian. Alexandra Rinder kanariar gazteak irabazi zuen txapela. 16 urte baino ez dituen neskato honek Sari Ohhara garaitu zuen, eta, horrela, nesken ranking orokorrean lehen postuan kokatu da.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
