Beñi Agirre
Euskara irakaslea
GUTUNAK

Katalanek bozkatu egingo dute

Azaroaren 9an, katalanek botoa emango dute; horretarako, kartoizko kutxak egin eta kalean jarri behar badituzte ere. Geldiezina den bilakaera kulturala garatu dute azken urte hauetan: Kataluniari buruzko erabakiak katalanek hartuko dituzte, libre eta demokratikoki. Espainiako Konsti- tuzionalak galdeketa ez egiteko Gobernuaren inpugnazioa onartzen duen momentuan, Espainia ez da izango demokrazia homologagarria munduaren aurrean. Kataluniako erakundeetatik martxan jarri duten operazioak emaitza izango du. Eta azaroaren 9ko emaitza ona ez izan arren, ondorioak izango ditu. Herri oso batek bere etorkizuna berak erabaki behar duela sinistuta dago eta hori gelditzea zaila da. Bai, oso zaila du Espainiak Kataluniakoa.

Irailaren 30erako, berriz, Donostiako San Telmo Museoan, mahai-ingurua dago iragarrita, «Donostia: Europako hiriburu euskaldunena». Benetan sinesten al dugu horretan? Hizlariak, Joxe Manuel Odriozola, Pako Aristi eta kazetari kataluniar bat: Patricia Gabancho. Zorte on denei.