Otartekoa: Anxo (Portaleku)

Kosta egin zaie zerrenda zabaletik ogitarteko bat aukeratzea, ohikoez eta hanburgesez gain, 21 aukera eskaintzen dituztelako orotara Elorrioko Portaleku tabernan. Maialen Arregi sukaldariak, baina, Anxo ogitartekoaren aldeko apustua egin du azkenean, «gehien eskatzen denetako bat» delako. Maialenen ustez kalabazinak zapore berezia ematen dio, eta hori da, agian, ogitarteko honek duen arrakastaren «sekretua».
Pertsonaia mitologikoen izenak dituzten ogitartekoak eskaintzen hamabi urte daramatzate dagoeneko, eta bezeroen gustuei erantzuten saiatu dira. Uda aurretik aldatu zuten karta, baina ez zuten zalantzarik izan Anxo ogitartekoa berriz ere kartan sartzerako orduan.
Galtzagorri ogitartekoa ere ezin kanpoan utzi: «Roquefort gazta, txanpiak eta urdai azpikoz egindako bokadiloa da, eta hasiera-hasieratik dugu zerrendan; jendeak asko estimatzen du eta bai edo bai mantendu behar genuen», aipatu du. Berritasunetako bat, saltsan egindako haragi-bola eta patata frijituekin osatu dutena. «Jende batek bokadilo arinak nahi izaten ditu, eta, beste batzuek, berriz, sendoak», aipatu du.
Osagaiak
Arrautza-irinetan pasatutako kalabazina
Erregositako tipula
Piper berdeak
Hirugiharra
Idiazabal gazta

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
