Malkovich, Chastain eta Mortensen, aurtengo gonbidatuen artean
Zinemaldia hasteko bi aste baino geratzen ez direnean, badakizkigu aurtengo nazioarteko izarretako batzuen izenak. Denzel Washington eta Benicio del Toro aktoreez gain -biek Donostia Saria jasoko dute- John Malkovich, Jessica Chastain, Viggo Montersen, Charlotte Gainsbourg, Willem Dafoe, Josh Hutcherson, Omar Sy, Ricardo Darin eta Nikolaj Coster-Waldau Donostian izango dira, besteak beste. Gero eta gutxiago falta da alfonbra zabaltzeko.

Irailaren 19tik 27ra ospatuko den zinemaren festa handiari hasiera emateko gero eta gutxiago geratzen da. Zinemaldiaren inguruko xehetasun gehienak dagoeneko jakinarazi dituzte antolatzaileek. Sail Ofizialeko epaimahaiaren osaketa geratzen da jakiteko eta datorren astean emango dute horren berri. Hala iragarri zuen atzo Jose Luis Rebordinosek. «Kide batekin konturen bat lotzeko dugu oraindik eta datorren astera arte itxarongo dugu epaimahaikideen berri emateko», esan zuen.
Zinemaldiaren zuzendaria seguru dago.Ikusle bakoitzak bere intereseko pelikula aurkituko du. «Garai konbultsoak dira, herrialde ugari krisiaren eraginpean daude, baita hiritar asko ere. Nazioartean gatazka berriak ari dira sortzen eta konponbiderik aurkitzen ez zaien beste batzuk berpizten ari dira», adierazi zuen.
Horren harira, aurten ikusiko diren zinema lan askok errealitatearen aurrean erakusten duten konpromisoa nabarmendu zuen Rebordinosek. «Iraganari buruzko hausnarketa egiten dute batzuek, eta orainaldiaz beste batzuek. Zer gertatzen ari den, zer gertatzen ari zaigun ulertzen laguntzen dute. Errealitatea eraldatu nahi dute, neurri batean», gaineratu zuen.
Genero ugari gozatzeko
Noski, ezin entretenimendua ahaztu. «Zinema dibertimendua ere bada. Horregatik, aurten generozko film ugari izango ditugu: thrillerrak, komediak, melodramak eta abenturazkoak», esan zuen.
Donostiak zinemari irekiko dion leihoak munduko zinemaren garapena bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du. «Munduko zineman zer aldatzen ari den ikusi ahalko da sail desberdinetan. Aukeratutako pelikula askok forma lantzen dute, kontatzeko modu ezberdinak bilatzen dituzte, ikus-entzunezko narrazio bideak jorratzen», kontatu zuen Rebordinosek.
Zinema industriak Zinemaldian duen parte-hartzea ere azpimarratu zuen. «Azken urteotan %30 igo dugu munduko zinema industriako akreditatuen kopurua», argitu zuen.
Egindako lanarekin gustura eta Zinemaldia hasteko irrikaz, irribarretsu ikus zitezkeen atzo bai Rebordinos bera, baita Zinemaldiaren antolaketan parte hartzen duten kideak ere.
Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lakuako Gobernuko ordezkariak atzoko aurkezpenean egon ziren. Baita Zinemaldiaren babesleak ere. Maria Cristina hoteleko gela handia erabat beteta zegoen.
Zuzendaritza Batzordeko Maialen Beloki eta Joxean Fernandez alboan zituela egin zituen Rebordinosek aurkezpen lanak.
«The Equalizer» inaugurazioan
«The Equalizer» filmarekin emango zaio hasiera Zinemaldiari. Denzel Washington du protagonista, aurtengo lehenengo Donostia Saria jasoko duen aktore estatubatuarra.
Bukaerarako, berriz, «Samba» pelikula aukeratu dute. Oliver Nakachek eta Eric Toledanok zuzendutako lanean Charlotte Gainsbourg eta Omar Sy aktoreek parte hartu dute.
Hasi eta buka, bitartean, makina bat pelikulaz gozatzeko aukera eskaintzen du Zinemaldiak. Bille August, Danis Tanovic, François Ozon eta Mia Hansen Love aipa daitezke Urrezko Maskorraren lehian arituko direnen artean.
Lehia horretan arituko dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga ere «Loreak» pelikularekin. 25 urte ziren euskaraz egindako film batek Sail Ofizialean parte hartzen ez zuela. Antxon Ezeizaren «Ke arteko egunak» izan zen azkena. Sail berean, nahiz eta lehiaketatik kanpo izan, Pablo Malok zuzendutako «Lasa eta Zabala» eskainiko da.
Zabaltegik ere erakutsiko du euskal ekoizpenaren azken uzta. Borja Cobeagaren «El negociador» eta «Dixie eta matxinada zombia», Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua, dira bi izenburu. Horiekin batera, Kimuak katalogoko hiru lan ikusiko dira Zabaltegin. Koldo Almandozen «Hubert le Blonen azken hegaldia», Asier Altunaren «Soroa» eta Aitor Arregiren «Zarautzen erosi nuen».
Ulrich Seidl, Bruno Dumond, Kazuyoshi Kumakiri, Signe Baumane eta Basilio Martin Patinoren lanak ere iragartzen dira Zabaltegi sailean.
Bertako ekoizpena
Euskal zinema inoiz baino ageriago egongo da aurtengo edizioan. Bertako lanei propio eskainitako Zinemira atalaz gain ia sail guztietan dago filmen bat. Denera hamar euskal ekoizpen eskainiko dira aurtengo Zinemaldian. Eta horietatik bederatzi dira erabat edo zatiren batean euskaraz egindakoak. Zinema Euskaraz sail berrian familia osoari zuzendutako zazpi lan eskainiko dira, guztiak euskarara bikoiztuak. Horrez gain, euskarazko azpitituludun filmak ikusi ahal izango dira sail desberdinetan, 26 denera.
Irailaren 22an ospatuko da Euskal Zinemaren Eguna eta Pedro Olea zuzendariak jasoko du Zinemira saria. Olearekin batera, azken hilabeteotan hil diren Javier Ibarretxe, Nestor Basterretxea eta Alex Angulo izango ditu gogoan 62. edizioak.
Denzel Washingtonek eta Benicio del Torok jasoko dituzte Donostia Sariak. Lehenak Zinemaldia irekiko du «The Equalizer» filmarekin. Bigarrena «Escobar: Paradise Lost» pelikulan ikusiko dugu Perlak saila itxiz.
25 urte ziren euskaraz egindako film batek Sail Ofizialean parte hartzen ez zuela. «Loreak» ikusiko da aurten. Horrez gain, «Lasa eta Zabala», nahiz lehiaketatik kanpo izan. Denera hamar euskal ekoizpen eskainiko dira.
El premio Fipresci a la mejor película del año es para «Boyhood», de Linklater
«Boyhood», un proyecto de 12 años de duración dirigido por Richard Linklater, ha sido elegida como la mejor película del año pasado por los miembros de la Federación Internacional de Críticos de Cine, Fipresci.
En la votación del Gran Premio Fipresci de 2014 a la mejor película del año han participado 553 miembros de todo el mundo. Han sido cuatro las finalistas: «Boyhood» (Momentos de una vida), de Richard Linklater; «Ida», de Pawel Pawlikowski; «The Grand Budapest Hotel» (El Gran Hotel Budapest), de Wes Anderson; y «Kis Uykusu / Winter Sleep», de Nuri Bilge Ceylan.
Esta es la primera vez que un film de Richard Linklater recibe el Gran Premio Fipresci, que desde su creación en 1999 ha sido concedido a Michael Haneke, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Pedro Almodóvar, Jean-Luc Godard y Nuri Bilge Ceylan, entre otros.
«Boyhood» (Momentos de una vida) contará con una proyección especial el 19 de setiembre en Zinemaldia.
Por lo que respecta a la venta de entradas, hay dos fechas a tener en cuenta. El viernes 12 de setiembre a partir de las 9.00 se podrán comprar las entradas para las galas de Sección Oficial (Inauguración, Premio Donostia y Clausura) a través de Internet. Por medio de otras vías se pondrán a la venta el día 14 de setiembre a las 9.00.
El mismo día y a la misma hora se podrán adquirir las entradas para el resto de sesiones del Festival en las taquillas del Zinemaldi Plaza y las taquillas del Kursaal (abonos Sección Oficial y compras de menos de 10 entradas) e Internet (www.sansebastianfestival.com y www.kutxabank.es). X.A.
Jose Luis Rebordinos zuzendaria pozarren agertu zen atzoko aurkezpenean industriaren presentziak gora egin duela-eta. Berak adierazitakoaren arabera, azken urteotan %30 igo da munduko zinema industriako akreditatuen kopurua.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
