Baionako Merkataritza Ganbera kexu da Vallsen gobernuarekin
Gutun baten bidez, Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak bere kezka eta kexua helarazi dizkio Manuel Valls lehen ministroari hartu asmo dituen neurriengatik. Izan ere, prestatzen ari den Ardurazko eta Elkartasunezko Itunaren lagungarri, gobernuak gastu publikoa nabarmen murriztuko du.
Xede horrekin, Estatuko Merkataritza eta Industria Ganberek dituzten sarrera fiskalak heren bat jaitsi nahi ditu Vallsek, era mailakatuan, datozen hiru urteotan. Are, errotazio funts «handiegiak» dituztelakoan, 2015ean 500 milioi euro erretiratu nahi dizkie (aurten jada 170 milioi hartu ditu erakunde publikoen kutxetatik).
Gertutasuna bermatu
Garretak Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak egiten duen lana gogorarazi dio Vallsi, izan Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoko enpresak lagunduz, Estia ingeniaritza eskolaren eta lau enpresa-mintegien bidez edota Baionako eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuen kudeaketan. «Merkataritza eta Industria Ganberei bitartekoak eta lan esparruak kenduz, enpresa txiki eta ertainak kaltetuko dira, ez baitituzte behar dituzten gertuko zerbitzuak izango», gehitu du, 2013an 19.528 interbentzio egin zituztela adierazita.
Gertutasuna bermatzen bada eta dinamika hori eteten ez bada, Ardurazko Ituneko helburuak gauzatzeko Merkataritza eta Industria Ganberak «aliatu eraginkorrak» izan daitezkeela kontuan hartzeko ere eskatu dio Garretak Vallsi.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
