Avironek jaitsierako postuan sartzea saihestu nahi du
Zuri-urdinek 18.30ean hartuko dute Brive, eta puntuak behar dituzte.

Oraindik lau jardunaldi besterik ez dira jokatu, eta Avironi oso azkar iritsi zaio garaipen premia. Lapurtarrek jokatutako lau partidetatik bakarra irabazi dute, eta sailkapenean bi talde besterik ez dituzte atzetik.
Jokalariek ere onartu dute gaurkoa oso partida garrantzitsua izango dela. Izan ere, 18.30ean Jean Daugueren Briveren aurka jokatuko duten norgehiagoka galduko balute, seguruenik ere jaitsierako postuan sartuko lirateke, eta badakite hori gertatzen baldin bada hemendik aurrera presio handiarekin jokatu beharko dutela, eta hori saihestu nahi dute.
Brive ere ez da orain arte denboraldi handia egiten ari, bi partida irabazi eta beste bi galdu baititu. Zuri-urdinak azken urteotan etxean oso indartsu agertu izan dira, eta aurten ere badakite horrela izan beharko duela. Gainera, kanpoan oso puntu gutxi lortzen dituztenez, etxean irabaztera behartuta daude lapurtarrak, bestela oso zaila izango dute-eta behetik gora egitea.
Noriega entrenatzaileak ez du hamabostekoa ezagutzera eman, baina bai deialdia. Igiñiz, Van Rensburg, Etrillard, Labouyrie, Jgenti, Muller, Chisholm, Fa'aoso, Taele, Senekal, Fonua, Gayraud, Haare, Monribot, Olivon, Loustalot, Rouet, Stwart, Larrart, Fernandez, Rokocoko, Ugalde, O'Connor, Elisalde eta Spding izango dira gaur Jean Dauguerren. Cedric Marchat izango da partidako epailea.
Pro 2 Mailan, Biarritzek Carcasonnen jokatuko du gaur 18.30ean -pasa den astean 24-20 menperatu zuten Stade Montois lapurtarrek-. Ohorezko Mailan, lau taldeek bihar jokatuko dute. 12.00etan Hernanik Santboina hartuko du, eta Bizkaia Gernikak Vigo. Orduerdi geroago, Getxok Santanderren jokatuko du, eta, Ampo Ordiziak, Madrilen.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
