Beñi Agirre
Euskara irakaslea
GUTUNAK

Pentsioa nork?

Nire bizkarrean baditut hirurogei urtetik gora, hemezortzirekin hasi nintzen lanean eta Aseguru Sozialean kotizatu dudan guztia Espainiakoan ordaindu dut. Zer diozue? Independizatuko bagina, akaso, ez nukeela pentsiorik izango? Bai, zera!

Bi aukera daude. Bata, Espainiari honetarako eman diodan guztia gaur egungo balioekin Estatu berriari itzultzea eta hura nire erretiroaren kargu egitea, edo, orain egiten den moduan, Alemanian lana egin duen pertsona baten kasuan, adibidez, sosak jaso dituen estatuak dirua jasotzerakoan hitzarmenean hartu dituen konpromisoak betetzea; hau da, berak ordaintzea bizi naizen lekuan bizi naizela. Nik lehenengo aukera nahiago.