Maiorak eta Egeak txapela jantzi dute

EMF-k antolatutako mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelketa hil honen 14an jokatu zen Idiazabalen. Axeri Trail izan zen euskal espezialista sasoikoenak jaso zituen proba.
Seniorretan, nesketan, Maite Maiorak ez zuen hutsik egin. Errekorra ezartzeaz gain, 12 minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Nahia Quincocesi. Hirugarrena Elena Calvillo izan zen. Mutiletan, Aritz Egeak argi utzi zuen oso indartsu dagoela. Egeak ere lasterketa horretako marka ondu zuen. Bigarren Hassan Ait Chaou sailkatu zen, eta hirugarren, Abderrahim El Quayed. Berez, Oier Araiznabarretak bigarren postua eskuratu zuen, baina federatuta ez zegoenez, ez da euskal txapelketan sailkatu.
Seniorrez gain, Euskadiko Mendizale Federazioaren txapelketak beste irabazle batzuk utzi zituen. Beteranoetan, Elena Calvillo eta Carlos Garcia; promesetan, Maria Zabala eta Joanes Goitisolo; juniorretan, Xabier Macias; eta kadeteetan: Josu Galvez.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
