Jardunaldia Jaizubiako paduran, apo lasterkariaren habitata egokitzeko
Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, larunbat honetan apo lasterkariaren habitata egokitzeko lanak eginen dira Jaizubiako padura eta baratzetan. Apo lasterkaria EAEko espezie mehatxatuen zerrendan dago eta, diotenez, Euskal Herrian diren begirik ederrenen jabe da. Begi-nini horizontala du, eta honen inguruan iris hori-berdexka, beltzez orbaindua. Bufo calamita da tamaina ertaineko anuro honen izena. Apo arrunta (Bufo bufo) baino txikixeagoa da eta honek bezalako soin trinkoa eta larru zimurra du. Bere ezaugarririk bistakoena bizkarrean zehar duen lerro bertikal argia da. Boluntariotza jardunaldi honetan parte hartzeko aurrez 943 466142 telefonora deitu beharko da edota mezu elektroniko bat bidali idazkaritza@aranzadi-zientziak.org helbidera. Ekintza 10.30ean hasiko da eta 13.30era arte iraunen duela aurreikusten dute. Jaizubiako paduretako aparkalekuan, San Joaquin aintziraren parean, gelditu dira.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
