Aizkolari gazteei aukera paregabea emango die Egur Sport enpresak
Egur Sport enpresak gazteen torneo polit bat antolatu du, Leaburun, Diva enpresak Apatta industrigunean duen egoitzan, eta bihar jokatuko da hori, 12.00etan. Oso lan polita egin dezaketen kirolariak lehiatuko dira: Iker Vicente, Aritz Irazabal, Julen Larrea, Juanillo Rodriguez, Jokin Alkizalete eta Julen Alberdi Txikia IV.a.
Nafar bat, bi bizkaitar, bi gipuzkoar eta segoviar bat izango dira aurrez aurre, horrenbestez. Denek ere lan ezberdinak egin beharko dituzte, Urrezko Aizkoran egiten diren modukoak, eta horrek denei zabalduko dizkie ateak.
Dena dela, adituen ustez, Vicente II.a eta Alberdi dira garaipena lortzeko faboritoak. Hala ere, denak ere lan hauek azkar egingo dituzte, eta deskuidu txiki bat nahikoa izango da garaipena lortzeko inongo aukerarik gabe geratzeko. Lan laburretan nahikoa izaten da egur bat kaskarra ateratzea, aukera guztiak galtzeko, eta are eta gehiago aizkolaririk gehienak oso gazteak direnean.
Jendearentzat oso saio erakargarria da, gazte jendea ikusteko beti izaten baita gogoa. Guztietan ezagunena Iker Vicente da. Otsagabiakoak sekulako denboraldia egin du, eta begi asko egongo dira bihar ere berari begira. Alberdi ere maila onekoa da, edo hori da, behintzat, plazetan aritu denean eman duen itxura, ez baita askotan aritu. Alkizaletek eta Rodriguezek urte asko daramatzate jendaurreko saioetan, nahiz eta oraindik oso gazteak diren, bai eta Irazabalek ere. Larrea, berriz, oso gaztea da oraindik.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
