Williams eta Inglebyrentzat titulu mundiala
2014ko munduko longboard txapeldunak Chelsea Williams eta Harley Ingleby dira.

Amaitu dira Txinan munduko longboard txapelketak. Chelsea Williams eta Harley Ingleby dira 2014ko longboardeko munduko txapeldunak. Sasoi honetan Asian hain ohikoak diren tifoiei esker metro eta erdiko ezker olatu bikainak izan ziren pasa den astean Txinako Hainan uhartean eta GoPro World Longboard Championships txapelketa egiteko baldintza bikainak izan ziren.
Nesken kasuan Chelsea Williams australiarra eta Kelia Moniz hawaiiarra izan ziren protagonistak. Azken lau urteotan bi lehiakide hauek izan dira buruz buru finalean; beraz, gainontzeko lehiakideen gainetik daudela esan daiteke. Azkenean, baina, txapela irabaztea lortu du aurten lehen aldiz Williamsek.
«Egiaz gertatu da? Ezin dut sinetsi!», zioen Williamsek. «Azken urteotan munduko titulua irabazteko gai nintzela esan didate; orain ikusten dut lagunek arrazoi zutela».
Mutilen kasuan, brasildar bat eta australiar bat izan ziren finalean, Phil Rajzman eta Harley Ingleby. Azken hori gailendu zen, eta, beraz, bera da aurtengo munduko longboard txapelduna.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias
