Korapiloak, korapilatuago
Urkulluk ETAren desarmatzeak urteak iraun dezakeela esan zuen igandean argitaratu zen elkarrizketa batean. Egun berean adierazpen bat argitaratu zuen Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak. Armak eta lehergailuak indargabetzen ari dela egiaztatzen dioten txostenak helarazio dizkio ETAk egiaztatzaileen batzordeari; desarmatzea, zailtasunak zailtasun, aurrera doala egiaztatzen zuten. Adierazpen hori argitaratu eta ordu erdira, Jaurlaritzak prentsa ohar baten bidez desarmatzerako bere bide orria argitara eman zuen -egiaztatzaileen batzordeak, gobernuek eta alderdiek horren berri izan gabe-. (...)
Desblokeoa premiazkoa bada ere, prozesua kale itsu batean dagoela ematen du. Ez dira asmatzen ari irtenbideetan, ez jardunetan, ez moduetan. Testuinguru horretan are zailago egiten da Jaurlaritzaren bide orriaren nondik norakoa ulertzea. Urkulluren proposamenean elkarlanean jardun behar luketen eragileek beraiek ere ez zeukaten proposamenaren berri; prentsa ohar baten bidez ezagutu dute. Ibilbide luzerik ezin zaio antzeman. Zein helburu izan dezake, beraz, bozei begirakoa eta nabarmendu nahi izateko ez bada? Kale egin duen beste proposamen bat. Eta gatazka bere horretan, korapiloak korapilatuago dauden artean.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
