TS Fundiciones-en bideragarritasunaren aldeko 4.000 sinadura aurkeztu dituzte
TS Fundiciones-eko langileek azken asteetan Urola Kostako bailaran bildu dituzten 4.000 sinadura aurkeztu dituzte Donostiako epaitegian. Datozen egunetan erabakiko du konkurtso administratzaileak enpresa hartzeko aurkeztu diren hiru eskaintzen inguruan.

Konkurtsoaren bigarren fasean aurkitzen den TS Fundiciones enpresako langileak Donostiako epaitegira bertaratu ziren atzo, azken asteetan Urola Kostako bailaran jaso dituzten 4.000 sinadurak aurkeztera. Pasa den astean amaitu zen enpresa hartzeko eskaintzak aurkezteko epea eta hiru proposamen jaso dituzte.
Epaitegi aurrean egindako agerraldian langileek adierazi zutenez, ez dute bigarren fase honetan aurkeztu diren eskaintzen inguruko informazio askorik jaso. Hala ere, hiru proposamen jaso izanak enpresaren bideragarritasunaren harira eurek duten iritzia «indartu» egin duela uste dute.
«Batzuek ehundik gora familia kale gorrian utzi eta basakeria hau aurrera eramateko TS Fundiciones-en bideragarritasun eza aitzakiatzat erabiltzen zuten bitartean, langileok erakutsi dugu arrazoi genuela, bide onetik gindoazela eta jarraitzen dugula», adierazi zuten.
Erabakia iristear
Datozen egunetan hartuko du konkurtso administratzaileak mahai gainean dituen eskaintzen gaineko erabakia. «Ez da justua ezagutzen ez gaituen kanpoko pertsona baten menpe gelditzea gu guztion etorkizuna, baina hala omen dio legeak», esan zuten langileek bizi duten egoeraren harira.
«Bere esku dago guk behin eta berriro aldarrikatu dugun proiektu industriala eta lanpostuen bermea jartzea diru ororen gainetik, edo gure herrian bizi dugun egungo egoera sozialari muzin egin eta gutxi batzuen aurrean ondo gelditzeko eskaintzen dirua jarriko duen lanpostu edota proiektu sendo bat zakarretara botaz», ohartarazi zuten.
TS Fundiciones hartzeko eskaintza egin duten enpresak Gestamp -Gonvarri Renewable Industries elkartearen bitartez-, Euskapital Partners -TS Fundiciones-eko zuzendari ohi batek gidatuta- eta Alemaniako fundizio bat dira, joan den astean langileek jakinarazi zutenez. Orduan, Gonvarri aukera egokiena izan zitekeela aipatu zuten Arroa eta Zestoako lantegiak hartzeko proposamena egin duen bakarra delako.
Dena den, mahai gainean dauden hiru eskaintzak sakonean aztertzen dituztenean hauen gaineko euren iritziaren berri emango dutela adierazi zuten langileek.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
