Ezkurra eta Ducassou lehiaketan sartzera doaz
Berezkoen Buruz Burukoan, final-laurdenetako lehen bi kanporaketak jokatuko dira gaur Arrangoitzeko Ourkia trinketean, 19.00etan hasita.
Lehen kanporaketan Paxkal Ezkurra eta Bixintxo Bilbao neurtuko dira. Egungo txapelduna eta etorkizunik handienetakoa duen gaztea izango dira aurrez aurre. Bilbaok jadanik hiru kanporaketa gainditu ditu, eta helburuak beteta iritsiko da. Galtzea normala izango da denentzat, baina Ezkurrarentzat galtzea sekulako kolpea izango litzateke.
Ondoren, Battitte Ducassouren txanda izango da. Superprestijioa irabazi berri du, eta aurtengo txapela lortzeko faboritoetako bat da. Oso gaztea izan arren, berezkoetan daramatzan hiru urteetan maila ikaragarria ari da ematen. Bere aurka Bonebeltxe beteranoa arituko da. Pilotari arriskutsua eta eskarmentu handikoa da. Dirua Battiteren alde aterako da partida hasi aitzin.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
