«No es país para bobos»
Horra hor, euskarazko saio baterako izenburua. Bai, euskarazko saiorako. Zergatik ez? Ez al daude euskarazko izenburua duten saioak erabat erdaraz egiten direnak?
«Loreak». Erabat euskaraz egindako filma espainoltasunaren isla den «Goia» lehiaketan. Goya euskaraz idatziz gero, errazago ikusten da espainolkeriaren gorenari euskarazko izenburua jarri diotela. Hala ere, galdera zera da: egin daiteke kultura espainola euskaraz?
Haiek argi dute ezetz. Horregatik eman diote sariren bat «Ocho apellidos vascos» euskaldunoz trufatzen den filmari eta ez gure hizkuntzan egindakoari. Argi dute kultura espainola gaztelaniaz egindakoa bakarrik dela. Hortaz, zergatik tematzen gara gu espainolez eta frantsesez egindako saioak ere euskal kulturaren mesedetan direla esaten.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
