Idi-probak
Olidenen idiek erabateko nagusitasuna erakutsiz irabazi dute
Olidenen idiek erabateko nagusitasuna erakutsiz eraman zuten herenegun gauean Euskal Herriko txapela, Elgoibarren jokatu zen finalean.
Pasa den urtean Euskal Herrian aritu ziren hiru idi-parerik onenek parte hartzen dute final honetan, eta horietako bakar bat zen Gipuzkoakoa eta berak eraman zituen mantak.
54 plaza, 1/4 eta 1,53 metro egin zituzten, eta horrekin lehen postua segurtatu zuten. Bigarren postua Andrakasen uztarriarentzat izan zen. 48 plaza, 3 zinta eta 3,61 metro egin zituen. Azkena, berriz, Rementeriaren uztarria sailkatu zen, eta honek 37 plaza egin zituen. Jendearen erantzuna ere bikaina izan zen, Elgoibarko probaleku berriko harmailak erabat bete baitzituzten.

Topics of the day
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Topics of the day
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Topics of the day
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Topics of the day
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Topics of the day